XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

6.- Idatzi Abioko karpetan ikusi nahi den izena eta Amaitu-n klik egin.

2.2.- Akzesorioak

Atal honetan WordPad testu-prozesadorea, Paint marrazkiekin lan egitekoa, Ohar-bloka, kalkulagailuaren funtzionamendua eta sistemaren tresnak azaltzen dira.

2.2.1.- WordPad

Word Pad programak testuak prozesatzeko funtzio garrantzitsuenak eskaintzen ditu: testu bat idatzi, gorde, berreskuratu, formatua eman, tokiz mugitu, kopiatu, etab. Word Pad-en egindako testua Word 6.0 formatuan ere gorde daiteke.

2.2.1.1.- WordPad ireki

WordPad testu-prozesadorean sartzeko:

1.- Ataza-barran dagoen Hasi botoian klik egin eta gero, zabaltzen den menuan Programak aukera hartu.

2.- Honen eskuinaldean irekitzen den azpimenuan Akzesorioak hautatu.